Ibarrola Txiki nekazalturismoa Usurbilen kokatzen da, Donostiatik eta kostaldetik (Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia...) oso gertu, baina era berean urrun,
inguruko lasaitasunaz eta naturaz gozatzeko.

Eraikinak hiru solairu ditu: goiko solairuan sei logela; egongela eta sukaldea; bigarren solairuan, lau pertsonentzako apartamentua eta eraikinaren gainerako zatian bertako jabeak bizi dira.

Etxea 16 pertsonentzat da, eta hiru modutara alokatu daiteke:

    -    Gela bakoitzeko, gainerako bezeroekin sukaldea eta egongela partekatuz.

    -    Etxe osoa: sei logela (logela bakoitzean bainugela dago; lau logelek ohe bikoitza dute eta bi logelek, berriz, banakako bi ohe), sukaldea eta egongela. 12 pertsonentzat.

    -    Apartamentua: ohe bikoitza duen gela, banakako bi oheko gela, sukalde-egongela, bainugela eta terraza. Aukera aproposa familia txikientzat.

Etxearen kanpoaldean, mendietara begira dagoen terraza dago, eta haurrentzako parkea eta barbakoa dituen lorategi handia eta aparkaleku bat daude.
Kafe bat hartzeko edo, besterik gabe, atseden hartzeko aproposa da, etxeak eskaintzen dituen ikuspegiak kontuan hartuz.

          
          
          
          
          
          
          
          
          
          
          
          

Eraikinak 4 pertsonentzat egokitutako apartamentu zabala eskaintzen du.

            
            

IBARROLA TXIKI | LIC. X-SS00116 | C/ Kale Zahar 62, 20170 Usurbil (Gipuzkoa) | (+34) 943 363 007 - 661 955 920 | ibarrolatxiki@hotmail.com